Aurreko bi urteetan gure zentroan, aurrera eraman dira INEBI proiektuaren hobekuntzak. Abandoko beste zentro batzuekin batera aztertu ziren proiektu horren lerro nagusiak eta aldaketak eta gehitze batzuk beharrezkoak ikusi genituen.
Hasiera batean ekintza hau ikasturte batean burutzeko planteatu zen, baina denbora pasa ahala konturatu gara ezinezkoa dela hau bezalako asmo handiko lana hain denbora gutxitan bukatutzat ematea, eta horrela esan dugu beti aurreko bi memoriatan.Gainera INEBI proiektuaren planteamenduan sakontzen egon garen bitartean, hasiera batean buruan geneukan baino berriztapen gehiago egiteko aukera ikusi dugu.
Hau dela eta,ekintza honen azken pausua beharrezkoa ikusten dugu.
1. Materiala birmoldatu, ikasleek duten mailara egokitzeko. Gramatika gehiago konpetentzien moduan sartu eta ikusten diren hutsuneak bete.
2. Mintzamen arloan grabaketekin jarraitu emaitzak hobetzeko.
3. Irakurmenaren jarraipena "reading corner"-ren bitartez aurrera eraman. Iaz irakurketa libre ekintza etxean zein gelan landu genuen. Orain pausu bat aurrerago eman nahi dugu irakurgaiari buruzko komentario txikiak sartuz idazmena ere lantzeko.
4. Ordenagailurako ariketak aztertu eta antolatu ekintza batzuk hobetzeko, batez ere 5. mailan.
5. Ebaluaketa prozesua aztertu "self evaluation" - norberaren ebaluaketa - barne.
6. Erabilitako baliabide guztien egokitasuna aztertu eta egindako berriztapenen ondorioak baloratu.