Ikasleen hezkuntza prozesuan edukietan oinarritutako hainbeste gai era naturalean lantzen ditugu. Beste gai batzuk lantzea, ordea, zailago eta ez hain natural bihurtzen zaigu, hau da, emoziozkoak, harremanezkoak, irudimenezkoak ...
Gaiok aurrera ateratzea gero eta zailago egiten zaigun honetan, antzerkia erabiliko dugu baliabide gisa, eta horretarako antzerki alternatiboan lanean diharduen pertsona aditu batekin lan egingo dugu ikasturtean zehar, hurrengo konpetentzia hauek ere landuz: komunikaziorako, ikasten-ikasteko eta norbere autonomiarako eta ekimenerako hizkuntza .
Urrian hasiko gara eta ikasturtean zehar 6. mailako hiru taldeekin lanean jardungo dugu hurrengo helburuak lortzeko:
- Dramatizazioaren ezagutza orokorra ikastea.
- Norbere garapena bultzatzea: adierazpena, irudimena, sormena, espotaneitatea.
- Norbere pertsonalitatea eta mugak ezagutzea.
- Taldea eta norbera: harremanetan sakontzea, arazoei irtenbidea ematen ikastea, komunikatzeko eta negoziatzeko ahalmena lantzea, autoestima eta besteen lana onartzea.
- Ahotsa ezagutzea.
- Gorputzaren mugimendua, komunikazioa eta adierazpena lantzea, bakarka eta lan taldean: arnasketa, keinuak, mintzaira.