deustuko
Hasiera / Elkarbizitza Proiektua

Elkarbizitza Proiektua


Beste pertsona batekin
edozein tema biziki konpartitzeak,
pozbideak konpartitzeak,
poz fisikoak, emozionalak, psikologikoak
edo intelektualak konpartitzeak,
konpartitzen ari direnen artean
zubi bat eraiki egiten du,
konpartitzen ez dena
hobeto ulertzeko eta
ezberdintasunarekiko beldurra gutxiagotzeko
oinarri izan daitekeen zubia.

Audre Lorde, La hermana, la extranjera



ELKARBIZITZA DEUSTUKO IKASTOLA IPIn

Gure estamentu guztien artean errespetuzko komunikazioa eraiki, libreki adierazteko giroa erraztuz egoera ezberdinen aurrean bakoitzari zor zaion errespetua kontuan izanez eta norbera den bezala onartuz.
Adostutako arauak, betebeharrak eta eskubideak ezagutu eta bete.
Arazoei irtenbidea aurkitzeko denbora eskaini eta prozedura hezitzaileak adostu elkarren artean ongi sentitzeko.
Guztion artean errespetuzko komunikazioa sortu.
Lasaitasunez gure iritziak eman.
Guztiontzat bide aberasgarriak adostu denok ongi sentitzeko..

ELKARBIZITZA ERAIKITZEN

Iaz sentsibilizazioa eragiteko, inkestak egin genituen irakasle, guraso, begirale, langile eta ikasleen artean.
Aurton formakuntzan sakondu eta arauak egiteari ekingo diogu.
Behatokia batzartu zen iaz hainbat aldiz eta aurton ere horretan jarraitzeko asmoa dugu.

 

TUTORETZA PLANA

Tutoretza da guraso, irakasle eta ikasleekin egindako bilera eta elkarrizketen bidez ikasleen martxa akademikoa, pertsonala eta soziala hobetzeko helburua betetzea. Hau da, ikasle bakoitzaren eta talde osoaren ikasketa eta heldutasun prozesuari jarraipena eta laguntza ematea.

Tutoretza plana deskargatu

 

ELKARBIZITZA MINTEGIA 4. SAIOA BULLYNG

Elkarbizitza mintegia 4. saioa bullyng deskargatu



Txiki Txoko








Haur Hezkuntzako umeek (2 urtekoak izan ezik), bosgarren mailako umeekin ostiraletan (egutegiak markatutako egunetan) jolasten dute euskaraz.

Ekintza honen helburua nagusiek txikiei euskaraz hitz egitea da eta txikiek halaber, nagusien eredua ikusi eta jarraitzea.

Saio hauek ordu batekoak dira eta hiru unetan banatzen dira:

  • 1) Lehen Hezkuntzako ume talde bat txikien klaseetara joaten den bitartean (agurtzeko, aurpegiak margozteko) besteek jolasgunea antolatzen dute.
  • 2) Ume guztiek batera jolas ezberdinetan parte hartzen dute.
  • 3) Agurra eta batuketa.


Ondorioak:

  • - Haur Hezkuntzako umeak oso pozik eta motibaturik txiki-txokora joaten dira.
  • - Txiki-txokoan gaudenean denok eroso sentitzen garenez ondo pasatzen dugu .



Iruña kalea, 2 B

48014 Bilbao, BIZKAIA

© 2023 Deustuko

T.: 944 280 126

Faxa: 944 280 127

idazkaritza@deustukoikastola.net