deustuko
Hasiera / Eskola Osasuna

Eskola Osasuna


Udalako Eskola Osasun Taldeak behean agertzen den egitaraua beteko du ikasturte honetan zehar. Honetarako asterartero goizez medikua egongo da eta astelehen eta ostegunero arratsaldez erizaina.

2009-10 IKASTURTERAKO ESKOLA-OSASUNAREN ZEREGINAK

1.- Lehen hezkuntzako 1. (gurasoekin) eta 5. mailan eta DBHko 2. mailan:

Garaiera eta pisuaren kontrola

Aho-hortzen azterketa

Ikusmen eta entzumenaren testa

Miaketa gernugenitala

Bizkarrezurraren azterketa

Beste batzuk

2.- 3 eta 4 urteko geletan ikusmen azterketa.

3.- Txertaketak:

DBH 1. maila ( hepatitis B 3 dosi )

DBH 4. maila ( "difteria" eta "tetano" )

4.- Eskola-osasunaren azterketan sumatu ondoezen jarraipena.

5.- Osasun arriskuan dauden umeenganako jarraipena: arazo psikiko, fisiko eta sozialak.

6.- Eskariz egindako kontsultak: ikasle, guraso eta ikastolako langileak.

7.- Instalazioen ikuskapen orokorra: gelak, komunak, aldagelak...

8.- Sukalde eta jantokien kontrola: janarien higienea eta ikuskapena.

9.- Gaixotasun kutsakorren aurka, aldez aurretiko neurriak eta beraien kontrola.

10.- Botikinen horniketa eta ikuskapena.

11.- Higiene posturalaren programa.

12.- DBH ikasleentzako programak:

Elikadura

Pubertaroa

Aho-hortzen higienea

Bihotz-birikien bereoneratzea

13.- Helduentzako programak: gurasoentzako eskola

14.- Irakasle eta ez-dozenteentzako programak:

Bihotz-birikien bereoneratzea

Premiazko laguntzak

Beste batzuk


ESKOLA OSASUNAK EMANDAKO AHOLKU DIETETIKOAK

- Ikastolan eguerdian umeek jandakoa ezagutuz gero, errazagoa izango zaizue gero etxean, jateko osagarriak prestatzea.

- Gosarian ezin da inola ere huts egin. Egunean zehar beharrezkoa izango dugun energia zein elikagai kopuruaren %25 ematen baitigu. Gosariak egokiena fruta, zerealak edo ogiak eta esne edo esnekiek eskaintzen dizkigute.

- Askaria unerik egokiena dugu esnekiren bat ( gazta, yogurra...), ogia eta fruituren bat hartzeko.

- Afaria ez da ugariegia izan behar. Bazkariaren egitura mantenduz baina kopuru txikiagoan. Afal ostean oheratzeko apur bat itxarotea komeni da.

- Erabat garrantzitsua da elikadura zabal eta aukera anitzekoa izatea ezen horrela elikagai batzuen gabezia ekidin baitaiteke.

- Azukre edo edozein gozorekin gehiegikerietan aritzea ez da komenigarria. Egokiagoa da esneki edo fruta jatea.

- Ogi integrala, zereal osoak, lekale, fruta eta barazkiak, bitaminak zein gatz mineralez gain fibra maila egokia ere eskainiko digute.

- Ezin zaie inola ere ume zein gazteei alkoholdun edaririk eman ezta kopuru txikietan ere.

- Askorik egin gabe dauden jakiek elikagai gutxiago galtzen dituzte. Saltsa eta frijitutako jatekoak gehiegizko neurrian ez hartu.

- Ariketa fisikoak eta elikadura egokiak garapen psikosomatiko egokia lortzen laguntzen dute.

- Osasunerako heziketa eta beste heziketa ihardunek sendi giroaren ahalegin positiboa behar dute, bi esparru helburu berarekin azken finean.




Iruña kalea, 2 B

48014 Bilbao, BIZKAIA

© 2010 Deustuko

T.: 94 447 36 45

Faxa: 94 447 29 77

deustuko@euskalnet.net