deustuko
Hasiera / Haurtzaindegia

Haurtzaindegia


Haurtzaindegiaren zerbitzua Guraso Elkartearen bidez antolatzen da.

• Zerbitzu hau ikasturte osorako finkoak diren haurrentzat bakarrik izango da.

• Haurtzaindegia lanaldiarekin batera hasiko da eta ekainean klaseak amaitu arte funtzionatuko du.

• Haurrak uzteko ordua 8:00etatik 9ak arte izango da, eta hor arituko dira geletara joan arte.

• Adinaren arabera hiru talde osatuko dira:

- Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko haurrak beheko solairuko balioanitzeko gelan.
- Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtekoak eta Lehen Hezkuntzako 1. mailakoak beheko solairuko haurtzaindegian.
- LHko 2. mailatik 6. mailara arteko ikasleak jantokian egongo dira.



Iruña kalea, 2 B

48014 Bilbao, BIZKAIA

© 2023 Deustuko

T.: 944 280 126

Faxa: 944 280 127

idazkaritza@deustukoikastola.net