Aurten Ikastolak 2-16 urte bitarteko 742 ume ditu eta ekipamendu aldetik beharrizan handia dago. Adibide moduan, Lehen Hezkuntzako lehen ziklokoek digitalizatuta dute umeei eman beharreko material ia guztia, baina ez dago ekipamendurik ez bada beste zikloetatik desbideratzen.
Urteotan funtzionamendu eta ohiturak aldatzeko hartutako neurriekin lortu da irakasleak bide berri baten jartzea. Irakasle talde batek lehenengo pausuak eman ditu eta beste 17 berri ditugu oraindik euren maila aztertu gabe ditugunak. Nahi duten irakasle guztientzat 2 maila desberdineko prestakuntza ikastaroak kontratatu ditugu.
Oraingo lana dugun azpiegitura indartzea eta irakasle berriei bera erabiltzeko ahal den laguntza ematea da.
Abiapuntu honetatik hobekuntzak planteatu, segimendua egin eta ebaluatzeko irizpideak jarriko ditugu.
- Informazio eta komunikazio teknologia berriak ezagutzea ezinbestekoa dute irakasleek zein ikasleek. Teknologia eta informazioaren gizarteak eskaintzen digun inguru berrian nola lan egin ikastea eta informazioa nola erabili eta tratatu ezagutzea da gure helburua.
- Urte klabea da dauden baliabideak indartu eta bultzatzeko. Helburua, irakasleek normaltasun osoz baliabideak erabiltzea da. Kontuan izanik ezagupen maila desberdinak daudela bakoitzaren lorpenak erabili taldea aberasteko.
- Oinarrizko mailan daudenentzat helburua IKT baliabideen erabileran ohitzea eta IKT baliabideak ondo erabiltzen ditzuztenentzat baliabide pedagogiko egokiak eskuratzea.
- Honez gain, martxan jarrita gaude Einika kudeaketa programarekin, Lehen Hezkuntzan lehenengoz txostenak hauen bitartez soilik beteko direlarik. Ekainean eman genuen saltoa eta momentu honetan Ikastetxeko administrazioak erabiltzen duen programa bakarra da.
- Momentu honetan eta asmo bezala jarrita bagenuen ere ikastetxearen Web orria berriztatzeko baliabiderik eta gaitasunik ez dugu.