deustuko
Hasiera / Jantokia

Jantokia


Zerbitzu hau Ikastolako Guraso Elkarteak antolatu eta kudeatzen du.

Arau orokorrak eta funtzionamendurako oharrak

Jantokia ikastolak eskaintzen duen zerbitzu bat da; nahiz eta berezia izan dituen eragin eta konotazioengatik. Zerbitzua den neurrian, borondatezkoa da, nahi duenarentzat.

Beraz, jantokiko zerbitzua erabiltzeak bertako arauak onartzea eta betetzea dakar berarekin. (Arautegia aurreko urtetako gidan duzue. Behar izan ezkero, idazkaritzan eskatu.

- Orduz kanpoko ekintzak direla eta jantokian geratu behar dutenek, egun konkretu horietan eta ikasturte osorako apuntatzeko aukera izango dute.

- Jantoki zerbitzua erabiltzen duten ikasleek, eta beti ere kontrol hobeago eta arazoak ekiditeko nahian, ezin izango dutela ikastolatik irten ordutegi horretan. Nolabait, medikuarengana joan beharra izan ezkero, ikasleak, aurretik izenpetutako dagokion agiria (DBHn agendan) ekarri beharko du.

- Jantokian izan daitezkeen altak edo bajak ekainaren bukaera edota irailaren hasieran idazkaritzan adierazi beharko dira, kontuan izan finkoa izatea irailetik ekainera arte kontsideratzen dela, ez gutxiago.

- Ikasturte honetarako jantokiko prezioak honako hauek izango dira:

Finkoak: 820 € ikasturte osorano, 10 kuotetan.

Aurten ez da behin-behinekorik egongo, lekueza dela eta.

- Bost egun baino gehiagoko gaixoaldiko kasuetan, janaren kostuari dagokiona itzuliko da, komunikatu eta hurrengo egunetik hasita.

- Bekadun ikasleei Eusko Jaurlaritzak aginduta, ez zaizkie jantokira ez datozen egunak deskontatuko.

- Bekadun ikasleek errezibuen ordainketan atzerapenak izan badituzte, hala beharrez helbideratu beharko dute beka ikastolan.

- Hilabete bakoitzaren hasieran familiei menua zein izango den jakinaraziko zaie

- Medikazioa behar duten ikasleek jantoki orduetan, osagilearen ziurtagiria idatzia beharko dute, ondorengo datuak adieraziz:

- Ikaslearen izen-abizenak

- Botikaren izena

- Dosifikazioa

- Medikatzeko momentua

- Tratamenduaren iraupena

- Dieta berezien kasuetan, ezinbestekoa da medikuaren txostena aurkeztea, guztiz zehaztuta eta eskaera justifikatuz. Dieta berezi guztiak aurrera ondo eramateko behar beharrezkoa da umea jantokian finkoa izatea. Janariak oso bereziak diren kasuetan, hauek ondorio ekonomikoak izan dezakete jakien prezioagatik, gainontzeko suposatzen duen lana kontuan eduki gabe.

- Egun bateren baten zuen seme-alabak, sabela txarto duela eta janari egokia behar izan ezkero, kontuan izan ohartarazi behar duzuela, idazkaritzan, goizeko 9,30etan, umea behar den bezala atenditzeko.

- Lanaldi jarraian gaudenean, HHko eta LHko ikasleak 15:00ean aterako dira. Gainontzeko ikasle guztiak, hau da DBHkoak 14:15etan aterako dira. Mesedez errespeta ordu hauek zuen seme-alaben bila etortzeko.

- Jantokian gelditzen diren ikasleen ordutegia goizeko klaseak bukatzen direnetik arratsaldeko hasi arte luzatuko da. Tarte honetan begiraleen ardurapean egongo dira.

- Ikastolaz kanpoko ekintzak egiten badituzte, egun horretan ezin dute jantokiko zerbitzuak erabili eta ikaslea gurasoen ardurapean dago joan-etorri horretan.

- Edozein ikaslek jantokian arazorik badu (sukarra, istripuren bat...) arduradunak gurasoei jakinaraziko die.

- Jateko lau txanda ditugu:

12:35ean Haur Hezkuntzakoak.

13:00ean LHko 1., 2. eta 3. mailakoak.

13:30etan DBHkoak.

14:00etan LHko 4., 5. eta 6. mailakoak.

- Antolamendu edo funtzionamendu buruzko zalantzak, kexak, proposamenak... baldin badituzue, jantokiko batzordearen bidez bidera ditzakezue.



Iruña kalea, 2 B

48014 Bilbao, BIZKAIA

© 2010 Deustuko

T.: 94 447 36 45

Faxa: 94 447 29 77

deustuko@euskalnet.net