Ikasturte honetarako honako helburu hauek proposatzen ditugu:
. "Curriculuma eta Konpetentziak" gure etapan. Azterketa eta egokitzapena.
. INIKA programarekin lotuta dauden txosten berriak erabili.
- Aholkularia eta Pedagogia Terapeutikako irakasleak arloko mintegira doaz.
- Heziketa Fisikoko eta ingeleseko irakasleak bere arloko mintegira doaz.
- HIPIa ere arloko mintegira doa.
Koordinatzaile batzarrak astean behin.
LH 1-2 "Etorkintza Proiektua"n parte hartzen dute.
LH 1-2-3-4 "Euskaraz mintz@" proiektuan
LH 1-2-3-4-5-6- "Euskaraz Bizi" proiektuan.
HHtik LHko 4. mailara arte bakarkako laguntza eskainiko zaie ikasleei. Lan hau kontsultoreak burutuko du.
LHko 1. mailatik eta 6. mailara, taldeka edo bakarka izango dute laguntza. Pedagogia Terapeutikako irakasleak arituko dira.
LH 1. mailako umeek astero errefuertzo ordu bat izango dute.
L.H.6. mailako ikasleek musika arloaren ordez aurten ere Kurkuluxetan Antzerki Eskolako monitore baten laguntzaz antzerkigintza landuko dute hurrengo helburuak betetzeko asmotan:
-Dramatizazioaren ezagutza orokorra ikastea.
-Norberaren garapena bultzatzea:adierazpena,irudimena,sormena,espontaneitatea.
-Norberaren pertsonalitatea eta mugak ezagutzea.
-Taldea eta norbera:harremanetan sakontzea,arazoei irtenbidea ematen ikastea,komunikatzeko eta negoziatzeko ahalmena lantzea,autoestima eta besteen lana onartzea.
-Gorputzaren mugimendu, komunikazio eta adierazpena lantzea bakarka eta lan taldean:arnasketa, keinuak, mintzaira.
-Ahotsa eta soinuak ezagutzea eta asmatzea.