Hezkuntza munduari gizartetik egiten zaion eskakizun-maila gero eta handiagoa da.
Hezkuntza-sistema eguneratzea eta gizarte beharrizanei egokitzea ditugu helburu moduan, baina, gure Ikastolako irakasleriak laguntza beharko du hori lortzeko.
Formakuntza ezinbestekoa dugu helburuok betetzeko.
Ikasturte honetarako teknologia berrietan formatu edo/eta sakondu nahi dugu, eta honeta oinarritzen dira gure B motako jarduerak.
1. " Informatikaz blai "
Informatikan trebatzen jarraitu ondorengo helburuekin:
1.- Iaz egindako "Leihoak Irekitzen" informatika ikastaroaren jarraipena egin.
2.- Word programaren erabilpen aurreratua lortu, irakaskuntzara zuzenduta.
3.- Interneten nabigatzen eta hor dauden baliabideak eskuratzen ikasi.
4.- Powerpoint erabiltzen ikasi eta hasi.
17 irakaslerentzat izango da haiek eskatuta.
2. Klarionetik arbel digitalera
Aurreratuentzako formakuntza. , honako helburu hauekin:
1.-Arbel digitalak irakaskuntzan eskaini dezakeena ezagutu eta erabiltzen ikasi.
2.- Notebook-en erabilpenean trebatu.