Gure ikastolan, batez ere DBHn, irakasleak oso kezkaturik gaude gaur egungo gazteeekin zerikusia duten arazoekin: disziplina, drogomenpekotasuna, gaur egungo harremanak eta abar.
Hori dela eta , guztiok kezkatzen gaituzten arazo hauei etorkizunean irtenbide eta erantzun egokia emateko ezinbestekotzat jotzen dugu guztion artean hausnarketa sakona egitea. Komunitate eskolarraren partaidetzarekin, konponbideak bilatzeko proiektua osatzea da helburua.
Beraz, hamaika urtez martxan dagoen proiektu honekin aurrera jarraituko dugu, gure ikastolan elkarbizitza hobetzeko asmoz.