Ikastetxeko beste irakasleak, batez ere tutoreak koordinatzea, eustea eta beraren galderak erantzutea du eginkizun nagusi, eskola-pertsona eta lanbide aholkularitzaren eremuan eta ikasteko zailtasun eta ikasleen nortasunaren esparruan. Ekintza ugarietan agertuko da: ikasle desberdinak nola tratatu erabaki behar denean, edo hezkuntza-errefortzu gisan, edo curriculumak egokitzen direnean edota, azkenik, orientatzeko aholkuak beharrezkoak direnean.
Aipatutako ikasleei banan-banako orientazioa emango die, baita taldeka. DBH 4. mailan orientabide aholkuei begira, tutoreekin eta ikasketa buruarekin batera jarraipen ikasketak eskaintzen dituzten inguruko ikastetxeekin harremanetan jarri eta informazioa bideratuko du.
Aholku hau ahoz eta indibidualki emango da batzar hauetan, ikasle, guraso, tutore eta orientatzaileek parte hartuko dutelarik.
Lotura: DBH ETA GERO ZER