Aurten Ikastolaren urteurrena aukeratu dugu gai bezala eta ikasle gehienek parte hartu dute lan ezberdinak eginez. Klase orduetan talde guztiak pasatuko dira erakusketa ikusten eta familientzako txanda 5etatik 6:30ak arte izango da. Biblioteka itxita egongo da egun horietan.
GUZTIAK GONBIDATUTA ZAUDETE!
Ikasleen lanaz gain, aintzinako euskarazko liburuen erakusketa antolatu nahi dugu. Etxean honelakoak edukiz gero, egun hauetan seme-alabekin ekartzea eskertuko genuke. Oso ondo zainduko ditugu.
Eskerrik asko!