deustuko
Hasiera / Berriak

Berriak

04/05/2021
JANTOKI ZERBITZUA KUDEAKETA ZUZENERA IGARO DA MAIATZAN

Maiatzaren 3tik aurrera, jantokiko zerbitzua Eusko jaurlaritzako Kudeaketa Zuzenera pasatu da. Horrek aldaketa batzuk sortarazten ditu baina denon artean ahalegintzen ari gara ikasturte hau amaitu ahal izatea orain arte bezalako antolaketa mantentzen (txandak, ordutegia, langileak…).

Astelehenetik aurrera garraiatutako janariarekin hasi da eta sukaldeko egoera konpondu arte horrela izango da. Menuak ikusgarri izango dituzue helbide honetan: http://menus.grupogasca.com/eu/centros-del-gobierno-vasco.html (ikastetxea aukeratu beharko da)

Ikasleen ongizatea, segurtasuna eta patxadazko bazkaria izatea izango da helburu nagusia. Guztion partehartzea ezinbestekoa izango da egoera aldaketa hau ahal den ondoen bideratu ahal izateko.

Kurtso amaitu arte, Juanik arduraduna izaten jarraituko du. Beraz, edozein zalantza edota eskaera, beraren bidez bideratu ahal izango duzue, orain arte bezala, Ikastolako telefono zenbakira deituta 944280126



Iruña kalea, 2 B

48014 Bilbao, BIZKAIA

© 2022 Deustuko

T.: 944 280 126

Faxa: 944 280 127

idazkaritza@deustukoikastola.net