Liburuaren Eguna apirilaren 23an ospatzen da 1616ko egun horretan Shakespeare, Cervantes eta Garcilaso de la Vega el Inca hil zirelako.
Deustuko Ikastolan 2008an ospatzen hasi ginen. Urte horretan oso ospakizun xumea izan zen: gurasoek haien txikitako literatura liburuak ekarri zituzten eta gaur egunekoekin konparatuta, oso desberdinak zirela ikusteko aukera izan genuen.
Hurrengo urtetik aurrera gai baten inguruan egindako lanekin erakusketa bat antolatzen hasi ginen. Orain arte jorratutako gai batzuk hauek dira: astronomia, olinpiadak, zirkua, mitologia, artea, giza gorputza, ikastolako 50. eta 55. urteurrenak eta literatura, Munduari itzulia 80 egunean, Betiko ipuinak ...
aurtengo gaia EUSKAL KULTURA MUNDUAN izan da.
Horren inguruko ekoizpen lanak ikusgai egon dira Ikastolako eskulturadun atarian eta Bibliotekako arduradunarekin talde bakoitzak ikusi ahal izan du bere azalpenak jasoz.
Orain, hemen dauzkazue ikusgai ekoizpen lan hauek.
ESTEKAK
https://docs.google.com/document/d/1NH8XNHxuanZJ0GYJdio-RQ0ZizPfEF_AWv81auHxvro/edit?usp=sharing