1.-ZER DA HEDATZE PROIEKTUA?
Hedatze proiektuan Hezkuntza Komunitatearen parte hartze aktiboa lortu nahi da.
![]() |
![]() |
2.- NOIZ GAUZATZEN DA?
HEDATZE, eskola saioen ondoren ematen diren ekintzak dira. Astean hiru egunez gauzatzen dira, astelehen, astearte eta osatgunetan, arratsaldeko 15:15etik 17:15era.
![]() |
![]() |
3. ZEIN DU HELBURU NAGUSI?
Kalitatezko hezkuntza eskaintzea, ikasleek adierazten dituzten beharrak eta interesak kontuan izanez, beti ere bikaintasunerako bidean.
Eskola denboraren kudeaketa eredu berriak erabiltzea eta ebaluatzea ikasleei une eta gune berriak eskainiz.
Ikastetxean ekitatea hobetzen laguntzea, jarduera eskaintzek ekarpen positiboa eginez ikasle guztiek hezkuntza arrakastaren bidera hel daitezen.
Ikastetxea ikasketa ez-formala garatzeko topagune egoki bihurtzea, emaitzen eta bizikidetzaren hobekuntza sustatuz.
Ikasleengan ikasteko ohiturak garatzea, batez ere, ikasten ikasi konpetentziari ekinez, haien autonomia eta konfiantza bermatzeko asmoz.
Euskararen erabilera bultzatzea bizitzako beste esparru batzuekin lotuz.
![]() |
![]() |
4.- ZER EGITEN DA HEDATZEN?
3 motatako ekintzak burutzen dira: