deustuko
Hasiera / Steam

Steam Proiektua


Deustuko ikastolako IPIaren barne dauden hainbat mintegik STEAM proiektuari ekin diote 2021-2022 ikasturtean, disziplina arteko proiektuak garatuz. Horrela, ikasgai horien curriculum-edukiak aldi berean eta modu integratuan ikasteko aukera izan dugu eta zeharkako gaitasunen garapena bermatu dugu. Era berean, dagozkien diziplina-gaitasunez gain, pentsamendu zientifikoaren, teknologikoaren, artistikoaren eta matematikoaren kultura sustatzera eta ikasleak ebidentzian oinarritutako arrazoibiderako erabakiak hartzera bultzatzen ditugu, eta aldi berean, metodologia aktiboa erabiliz, diziplina horiekin egin beharreko lana eta ikasleengan zentratutako hezkuntza-prozesu sortzaileak eta berritzaileak gauzatzeko behar den aldaketa metodologikoa sustatzen dugu, hala nola, elkarlana, arazoen ebazpena eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza (PBL/ABP) eta ekintzailetza, pentsamendu kritikoa zein sormena sustatzeko elkarlana.

2021-2022 ikasturteko HELBURUA:

Proiektuan txertatutako ekintzak:

  • Greenpower Iberia/Formula 24 proiektua. Zientzian, Teknologian, Ingeniaritzan eta Matematikako ezagutzak erabiliz, auto elektriko bat diseinatu, eraiki eta harekin lehiatzea.
  • Efizientzia Energetikoa proiektuarekin DBH 3ko 6 talde Elhuyar Zientzia Azokan
    parte-hartzea. Prozesuan Bilboko Ingenieritza eskolako zientzialari baten laguntza izan dute.
  • EHU/UPVko Kristalizazio bideo lehiaketan parte hartzea. Unibertsitate
    aurreko ikasleen artean bokazio zientifikoak sustatzeko proiektu paregabea da.

2022-23 Ikasturtearako PROPOSAMENA:

  1. ARLOA: Greenpower Formula 24
  2. ARLOA: STEAM guneen erabilera
  3. ARLOA: Dibulgazio zientifikoa eta berdinen arteko ikaskuntza ZIENTZIA ASTEA eta ZIENTZIA AZOKA
  4. ARLOA: Zientzia eta generoa
  5. ARLOA: ROBOTIKAREN INPLEMENTAZIOA DBH osoan

NORK HARTZEN DU PARTE?

Gure ikastetxeko Steam proiektua DBHko maila guztietan zabaltzea dugu helburu.

Zientziaren Astean erakustaldiak egin eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin esperimentu errazak eta proiektu txikiak bideratu  nahi ditugu. Ekintza horien bidez, gure DBHko ikasleak lankidetzan aritzeko aukera paregabea izango dute proiektuei ezker, baita berdinen arteko hezkuntzan ere.

STEAM proiektua DBH maila guztietan lantzearekin batera, Lehen Hezkuntzako 2. ziklora zabaltzea da asmoa, datozen ikasturteetan egin beharrekoei begiratuz eta maila bakoitzak dagokion neurrian proiektuak ekoiztuz.

Steam

Steam

Gogomobila


Greenpower Iberia / Formula 24 proiektua.


Steam

Proiektu honek mundu osoko gazteak inspiratzen ditu Zientzian, Teknologian, Ingeniaritzan eta Matematikan gailentzeko, erronka paregabe baten bidez: auto elektriko bat diseinatu, eraiki eta harekin lehiatzea.

2021-2022 ikasturtean kotxe elektrikoa eraiki eta 1. lasterketan 3. postua lortu dute gure ikasleek.

Ikasturte honetan DBH 4ko ikasleen artean talde berria sortzen ari gara.

Steam

Steam



Iruña kalea, 2 B

48014 Bilbao, BIZKAIA

© 2023 Deustuko

T.: 944 280 126

Faxa: 944 280 127

idazkaritza@deustukoikastola.net