ZER DA ULIBARRI?
Ulibarri programa, Euskara bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko programa bat da. Programa honen helburua euskararen erabilera hedatzea da. Honako lau xede hauek jorratuz:
- Hiztun kopurua haztea.
- Erabileraren maiztasuna handitzea.
- Erabilera eremu eta funtzio anitzetara hedatzea.
- Euskararen presentzia areagotzen lagunduko duten erabilera- arau adostuak indarrean jartzea.
Horretarako, aintzat hartzen ditugu eskola-komunitateko eragile guztiak: ikasleak, irakasleak, gurasoak eta langileak. Horien adostasuna bilatuz, Ulibarri programak duen helburua lortzeko, hainbat ekintza aurrera eramaten ditugu.
ULIBARRI PROGRAMAK ZER ESKAINTZEN DIO IKASTOLARI?
Ulibarri programak helburu ezberdineko mintegi batzuk eskaintzen ditu:
- Ikastetxeen artean lankidetza eta koordinazioa bultzatzeko.
- Hizkuntza Normalkuntza Arduradunen prestakuntzan sakontzeko.
- Ekimen bateratuak antolatzeko.
ETA ZUEK, FAMILIAK, ZER EGIN DEZAKEZUE?
- Jakin ezazu hizkuntzarekiko jarrerak transmititu egiten direla.
- Eman seme alabei euskara ikasteko aukera ikastolaz kanpo.
- Euskaraz ez badakigu ere, euskara ikastearen alde gaudela erakutsi seme-alabei.
- Euskara ez da bakarrik ikastolako hizkuntza.
- Euskara dakitenekin euskaraz hitz egitea animatu zuen seme alaba.
- Lagundu seme alabei euskaraz bizitzen.